XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez:

Ziri konikoa 5 x 40 DIN F 1140

3.4.11. Txabetak eta mihiak

Ikusi ditugun ziriak ez daude esfortzu garrantzitsuak transmititzeko prestaturik eta beren diametroa handiagotuz ardatzaren sekzioa ahuldu egingo litzateke.

Txabetak izaten dira, bi piezen artean esfortzu handia transmititu behar denean, lotura deseraikigarri egokienak.

Txabetak, bi piezen artean tartekatzen diren piezak besterik ez dira, horrela beraien arteko desplazamendu erlatiboa eragotziz.

Gainera, pieza batek bere indarra txabetari igortzen dio eta honek, era berean, beste piezari.

3.17. irudia. Mataderak

Lotura, gerta dadin, piezetan txabeta ahokatzeko matadera izena duten arteka batzuk mekanizatzen dira (3.17. irudia).

Forma eta lanerako eraren arabera, txabetak bi taldetan banatzen dira:

Zeharkako txabetak

Luzetarako txabetak

Zeharkako txabetak oso erabilpen mugatukoak izaten dira, esfortzu axialak jasan behar dituzten piezen finkapen-kasuetan bakarrik erabiltzen direlarik.

Lotu behar diren piezetan zeharka kokatzen

3.18. irudia. Zeharkako txabeta